0

What goes around comes around

Posted by on 2017-08-12 in Ahalegina, Leialtasuna |

Besteei egiten diegun orok guregan ere eragina izan dezakela adierazteko ingelesez maiz entzun edo erabil dezakegu “what goes around comes around“, gurean “odolkiak ordainetan” esan ohi den modura. Sarritan lehenengo 3 hitzak aipatzea nahikoa da karmaren ondorioa txarra edo ona adierazteko.

What goes around comes around

Adibidea: This present is for you, sis, you’ve helped me so much these last 3 weeks. What goes around…

Itzulpena: Oparitxo hau zuretzat da, ahizpatxo, azken 3 aste hauotan ikaragarri lagundu didazu. Odolkiak ordainetan…

 

 

Etiketak: , , ,

0

Go figure

Posted by on 2017-08-03 in Informazioa |

Zer erantzun ez dakigunean, gure “auskalo” edo “batek daki” esapideen parekoa da “go figure“. Baliteke jatorriz “go figure it out” izatea, “asma ezak/n” bezala edo itzul ziteekena. Ezjakintasuna adierazteko esamoldea da eta ez da aldatzen, hau da, aditza ez dugu sekulan jokatuko (aditz denbora azalduz edota izenorderik erabiliz). Beti berdintsu azalduko zaigu. Laburra eta erraza bi hitz hauek gogoratzea hainbat galdera zailei aurre egiteko.

Go figure

Adibidea: This is the third time they have changed topics before the press conference. Nobody knows for sure what the main subject will be. Go figure.

Itzulpena: Hirugarren aldia da prensa aurrekoa baino lehen mintzagaiak alda dituztela. Inork ez daki gai nagusia zein izango den. Auskalo.

Etiketak: ,

0

Lie through one’s teeth

Posted by on 2017-07-31 in Engainatzea |

Gezur biribila dionari buruz literalki “hortz tarteetatik gezurretan ari dela” esan dezakegu ingelesez, “to lie through one’s teeth” erabiliz. Batzuek esaldiaren esanahia irribarre egin bitartean gezurretan aritzearen “ahalmenari” lotuta dagoela diote. Beste batzuen ustez, ordea, jatorriz aurpegira, (hortzetara), gezurra esatearekin lotuta zegoen baina preposizioa aldatu zen eta through sartu zen jokoan. Gurean badakigu gezurrak hanka motzak dituela…

Lie through one’s teeth

Adibidea: Anne said that she was happy with her exam results but she was lying through her teeth. She was disappointed.

Itzulpena: Annek azterketa emaitzekin pozik zegoela esan zuen baina gezur biribila esan zigun. Atsekabetuta zegoen.

Etiketak: , ,

0

Get it off one’s chest

Posted by on 2017-07-23 in Emozioak |

Barrena hustu beharrari literalki “bularretik zerbait ateratzeari” diogu ingelesez; “to get something off one’s chest“. Askotan “something” hori “it” izenordeak ordezkatzen du eta norberaren barrendik atera behar da (one’s). Hobe da barrenean gordetako hori, kezka, arazoa, sekretua edo dena delakoa, askatzea eta besteekin konpartitzea. Kanpora botzeko metodoa berriz, esatea da.

Get it off one’s chest

Adibidea:  You are not happy with your new job. Why don’t you tell them the truth? Get it off your chest.

Itzulpena: Lanpostu berrian ez zaude gustura. Zergatik ez diezu egia esaten? Barrena hustu ezazu, esaiezu.

Etiketak: ,

0

Go south

Posted by on 2017-07-12 in Porrot egitea |

Porrot egitearen sinonimoa da ingelesez “hegoaldera joatea”, hortaz “to go south” erabiltzean zerbaitek porrot egin duela, kale egin duela, adierazi nahi da. Eta zergatik hegoaldera? Hegoaldean hain gaizki daude gauzak? Ba, badirudi hegoaldea beheko aldea esateko erabili ohi dela, “down” ordez “south” esanez. Hegoaldean, “behean”, bizi garenontzat hau lasaitua!

Go south

Adibidea: Their plans to start a new business in a foreign country went south when Pete lost all their money gambling.

Itzulpena: Atzerrian enpresa berria sortzeko zituzten planek porrot egin zuten Petek beren diru guztia jokoan galdu zuenean.

Etiketak: ,

0

Wake up and smell the coffee

Posted by on 2017-07-10 in Engainatzea, Informazioa |

Errealitateari aurre egiteko esaldia da “Wake up and smell the coffee” norbait errealitateaz jabetzea nahi dugunean. Literalki “esnatzeko eta kafea usaintzeko” diogu honekin baina egia ikusi nahi ez duenari ohartarazteko balio du honek. Baliteke kafearen usain kitzikagarriak esnatzen laguntzea, errealitatea errazago ikusteko metafora…Hau da “ondo esnatzeko”!!

Wake up and smell the coffee

Adibidea: Come on, Mark, this was the third time you asked Susan out…She’s just not interested. Wake up and smell the coffee!

Itzulpena: Tira, Mark, Susani zurekin ateratzeko eskatu diozun hirugarren aldia izan da…Ez du nahi. Ohartu zaitez!

Etiketak: , ,

0

Bear in mind

Posted by on 2017-06-05 in Oroimena |

Zerbait kontuan izateko edota kontuan hartzeko ingelesez “Bear in mind” esan dezakegu. Zerbaiti erreparatzeko gogorarazi nahi diogunean baten bati “buruan eramateko”, azken batean “gogoratzeko” esan nahi diogu. Ez du noski hartza (=bear) animaliarekin zer ikusirik, polisemia jokoa gaurko esapidea hobeto gogoratzeko, askotan bezala ;). Askotan “bear” ordez “keep” erabiltzen da

Bear in mind

Adibidea: We have to finish that report by Friday. Bear in mind that we only have 4 days left.

Itzulpena:Txostena ostiralerako bukatu behar dugu, kontuan izan 4 egun besterik ez zaizkigula gelditzen.

Etiketak: ,

0

Miss the boat

Posted by on 2017-05-28 in Aukera, Porrot egitea |

Aukerak aprobetxatu egin behar dira bizitzan eta kontrakoa egitea “to miss the boat” (itsasontzia galtzea) da ingelesez. Sarritan aukera bat ez galtzeko esateko,  “itsasontzia ez galtzeko” edo “don’t miss the boat“esan ohi da. Baliteke esaeraren jatorria Noeren ontzia hartu ez zutenekin gogoratzea, salbaziorako bidea hartu ez zutenekin.

Miss the boat

Adibidea: Anne’s husband dropped school when he was young and now lacks the necessary skills for the job. He missed the boat.

Itzulpena: Anneren senarrak ikasteari gazte utzi zion eta orain lanposturako behar diren gaitasunak ez ditu. Aukera galdu zuen.

 

Etiketak: ,

0

By hook or by crook

Posted by on 2017-05-08 in Ahalegina |

Zerbait nola edo hala egiteko prest gaudenean “by hook or by crook” erabil dezakegu ingelesez. “Hook” gakoa da eta “crook” hitza berez gaizkile bati esateko eta baita makilari ere esateko erabili ohi da. Esapide honen jatorria azaltzeko hainbat bertsio ditugu. Irlandako bi herrien izenengatik diote batzuek, Cromwellek Waterford herria konkistatzeko batetik ala bestetik pasako zela esan omen zuen.

By hook or by crook

Adibidea: Siobhán was determined to get that job by hook or by crook.

Itzulpena: Siobhánek argi zuen lanpostu hori nola edo hala lortu behar zuela.

Etiketak: ,

0

A wolf in sheep’s clothing

Posted by on 2016-11-19 in Engainatzea, Ezaugarria |

Itzulpen erraza dugu ingeleseko “a wolf in sheep’s clothing“erako, “ardi larruz jantzitako otsoa“, hain zuzen ere. Esanahi bera dute biek. Otzana eta zintzoa dirudiena arriskutsua eta zitala gerta dakigukenaz ohartarazteko erabiliko dugu. Jatorria berriz ez dugu umeen ipuinetan bilatu behar, Biblian baizik, profeta faltsuekin adi ibiltzeko esaten zaigunean.

A wolf in sheep's clothing

A wolf in sheep’s clothing

Adibidea: Beware of Margaret. She seems nice but she can be very mean. She’s a wolf in sheep’s clothing.

Itzulpena: Kontuz ibili Margaretekin. Atsegina dirudi baina oso maltzurra izan daiteke. Ardi larruz jantzitako otsoa da.

Etiketak: , ,

Copyright © 2016-2017 Idioms galore, ingeles esaerak erraz ikasteko All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.